#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Zurekin batera sinesten dugu, Maria #
#
#

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
sinesmendunon jarrerarik ederrena
gugana heltzen den
Jainkoaren dohain miragarria
eskertzekoa eta abestekoa dela.

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
Hitza ezagutu eta BAI esatea,
goiz eta arratsalde,
egunero deika ari zaigun
Jaunaren bila irtetea dela.

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
behartsu eta apalen Jainkoak
bere Semea konprometitzen duala
euren izatean
zapalketa eta bazterketa sufritzen duten guztiekin.

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
Jaunaren besoak ezerezak onartzen dituala,
eta handikiak arrazoi barik uzten
euren indar eta aberastasunekin.

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
Erreinu berrian zoriontsu denak
osotasunez bizitzeko bidea
ZERBITZUAN aurkitzen duala
eta behartsuaren handitasuna goratu
anai-arreba lez sentitzen dualako.

Maria,
zurekin batera sinesten dugu,
agintzarien Jainkoak
bere hitza bete zuela
eta harrezkero gure historia bizi duala
zure eskua eta gure eskua harturik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue