#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Zu bezala Aita-Ama #
#
#

Aita-Ama,
on eta txarren gainera
ateratzen da eguzkia eta bidaltzen duzu euria.
Denak eusten dituzu,
denoi zure magala eskaintzen,
eta biziaz beteriko hitz samurrak esaten,
bere merituak,
bere txarkeria edo ontasuna,
bere kredoa kontuan izan gabe.

Denak maite dituzu,
zuzena ez dena maite duzu, baina zuzengabekeria baztertuz.
Behartsua maite duzu, baina pobretasuna baztertuz.
Harroa maite duzu, baina harrokeria baztertuz.
Bekataria maite duzu, baina txarkeria baztertuz.

Zure bihotzaren gakoak sar itzazu gugan,
sar gure erraietan zure maitasunaren taupadak,
ezberdinak errespeta ditzagun,
bananduekin elkarrizketan jarrai,
indar gabea zaindu,
eskupekoaren zain egon gabe eskaini,
bidez doana agurtu,
eta gure gogo eta gustuen gainetik
denak maitatu.

Aita-Ama, irakatsi iezaguzu
Zu lakoa izaten.
Denak esan ahal dezatela:
“Holako Aita-Ama baten benetako seme-alabak dira”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue