#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesusen eskuak #
#
#

Jesusen eskuei begira geratuko gara.
Konfidantza transmititzeko,
abegitasuna agertzeko,
segurtasuna eskaintzeko,
maitasuna emateko...
gai diren eskuak.

Umeak onartu eta bedeinkatzeko eskuak zabalik,
aurrera egin ezinik bide bazterrean gelditu direnei,
luzatzeko prest dauden eskuak;
Espiritu minduak eta gorputz zaurituak
osatzeko prest dauden eskuak;
sareak batzen edo harria lantzen
ohituta dauden langile eskuak,
bidea erakusten duten eskuak
eta aurrera egiteko gogoa sortu,
betetasunera eroaten duten eskuak.

Luzatu zure eskua gurearekin bat egin arte,
ukitu horrek bizi berritu gaitzan,
zure musuak biztu,
eta zure besarkadak
ondoan zaitugula kontura arazi.

Zure laguntzarekin
gure anai-arreben hurkoak izatea lortuko dugu.

Lagundu iezaguzu,
beharrizanean daudenei gure eskuak luzatzen.
Zure bultzakadaz kontatzen dugu.
Zure laguntzarekin ez dezagula galdu fedea
eta zure eskuak gureekin bat eginda sentidu ditzagula.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue