#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Eskerrik asko Mariagaitik, Aita Ona #
#
#

Eskerrik asko, Aita-Ama,
zure Espirituaren bidez
sortzen zegoan eliza dohainez betetzearren.

Eskerrik asko,
elkarrekin otoitzean egon ondoren,
bidalitako kontseilu, jakinduria,
jainkozaletasun, sendotza eta ausardiagatik.

Eskerrik asko, zure Espiritua
Mariarengana jaitsi zen guztietan
egin zizun harrera onagatik.
Sinesmenez esandako “egin bedi” horretan,
munduari Kristoren sorrera eman zion.

Bedeinkatzen zaitugu,
bere bihotz zabaltasuna isiltasunean landu zelako,
bere barruko bizikizun horretan,
gizakiaren lur agorra emankor egin zenuelako,
Zuk eskatuz, uste gabeko egoeretan,
guztia bere barruan erabiltzen zuelako.

Birjina otoizlari honetan
gure nekeak eta urduritasunak eskaintzen dizkizugu.
Zure espirituak
gure eguneroko borroka baretu dezala
eta eroan gaitzala
misterioa patxadaz kontenplatzera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue