#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Hitzaren dohaina #
#
#

Bedeinkatua zu, Jauna,
eman diguzun hitzaren dohainagatik.
Berari eskerrak harremanak ditugu,
elkarrizketa eta parte hartzea,
itauntzea eta erantzutea,
gure sentimenduak agertzea,
deiadarka edo gozotasunez esatea,
gugandik irtetea,
munduari, anai-arrebei
eta Zuri zabaltzea.

Bedeinkatua zu, Jauna,
eman diguzun hitzaren dohainagatik
jakintsuak eta pentsalariak
guztiontzat bide berriak ireki ditzaten;
olerkari eta abeslariek
euren ahots eta olerkiekin poztu gaitzan;
behartsu eta ahulenak ere
ahotsa izan dezaten
euren beharrizanak agertzeko
eta zure izenean profetizatzeko.

Bedeinkatua zu, Jauna,
Zugandik zatozkigun hitzak entzuteko
eskaintzen diguzun isiltasunagatik;
gure ideiak kontrolatzeko eta pentsatzeko
eskaintzen diguzun denboragatik;
zure misterioa agertu guran
berba egokien bila ibiltzeagatik.

Bedeinkatua zu, Jauna,
hitza haragitzearren,
guk sortu genezakeen hitza,
baita ezagutu eta dastatu ere.

Bedeinkatua zu, Jauna,
ulertzeko hitza zarelako,
gure historiako hitza,
hitz bizia,
behartzen gaituan hitza,
albiste onen hitza
beti berria eta irekia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue