#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure ebanjelioa harrigarria da #
#
#

Kristo, zure Ebanjelioa bizi zuen
apaiz bateri entzun nion iragartzen.

Txikiak, behartsuak,
irrikaz entzuten zuten;
handikiak, aberatsak,
eskandalizaturik irten zuten;
eta nik pentsatu nuen
nahikoa zela zure Ebanjelio zati bat iragartzea
eliztarrak direnak aldendu daitezen
eta ezagutzen ez dutenak bete dagitzan.
Kristau batentzat,
“ondo bizi” den jendeak onartua izatea
ezaugarri txarra zela pentsatu nuen.

Nik uste, behatzez seinalatuak
izan behar ginatekeela,
zoro eta iraultzaile lez hartuak.
Nik uste,
zalaparta sortu behar ligukeela,
salatuak izan,
eta aurretik kentzen ahalegindu.

Jauna, arratsalde honetan beldur naiz;
beldur naiz zure Ebanjelioa harrigarria delako;
iragartzen entzutea erreza da,
ez eskandalizatzea ere ulertzekoa da,
baina Ebanjelioa bizi...
hori oso zaila da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue