#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Bidera irtetera nihoan #
#
#

Bidera irtetera nihoan
Zu nireganantz ikusi zintudanean.

Zuregana arineketan egitekotan nengoen,
baina nirekin bat egitera zentozela ikusi zintudan.

Zure zain egotea gura nuen,
baina konturatu nintzan Zu zain zeundela.

Zu bilatzea gura nuen
eta Zu nire bila zenbiltzala ikusi nuen.

Pentsatu nuen:
“Aurkitu zaitut!”,
baina Zuk aurkitua sentitu nintzan.

“Maite zaitut” esatekotan nintzan,
eta Zugandik entzun nuen: “Zenbat maite zaitudan”!

Zu aukeratzekotan nengoen,
eta Zuk aukeratua ninduzun.

Zuri idaztekotan nengoen,
eta zure eskutitza heldu zaidan eskuetara.

Zuregan bizitzeko gogoa neukan,
eta nire barruan aurkitu zintudan.

Zugana bihurtzearen poza ospatu gura nuen,
eta nire bihurtzearen poza ospatzen sentitu zintudan.

Ene Jainkoa, noiz baiten izango ote naiz lehenen?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue