#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna da #
#
#

Esan ezazu bihotzez: Jesus Jauna da.
Esan ezazu ezpainez: Jesus Jauna da.
Ezarri ezazu zure erraietan: Jesus Jauna da.
Zure ahotsez abes ezazu: Jesus Jauna da.

Jesus Jauna da:
askatasun argizuzi,
alaitasun iturri,
bake haize,
heriotz guztien gain garaipena;
lurraren gailurrean garaikur,
gure izatearen sakonean eguzki,
gure ibilbidearen helmuga,
bizitzan eta itxaropenetan lagunkide…
inork inoiz kenduko ez diguna.

Jesus Jauna da:
Berarengandik sortzen da bizia,
Berarengan gure itxaropena,
Berarekin on guztia,
Berari gure aintzaren aitorpena,
Berarentzat gure gogoa,
Beragatik gure betetasuna;
Bera da zuzentasuna,
Bera gure salbamena...
inork inoiz kenduko ez diguna.

Jesus Jauna da:
jadanik ez da beste jaunik;
diruaren eta osasunaren jaunak,
armen eta legeen jaunak,
boterearen eta negozioen jaunak,
demokraziaren eta estatu egoeraren jaunak,
haragiaren eta jauretxearen jaunak,
mundu honetako printze guztiak,
ilunpeetako jaunak
menderatuak dagoz.

Jesus Jauna da:
bizi dena eta biziarazten duena;
sendatu, biziberritu eta salbatzen gaituena
atzo, gaur eta beti.

Jesus Jauna da.
Ez dago beste jaunik.
Jesus gure Jauna da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue