#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Sinisten dut #
#
#

Jainkoagan bakarrik dut sinesten,
Abbagan,
Jesusek sinesten zuen Harengan.

Sinesten dut ezen Ahalguztiduna,
zeru-lurren egilea,
gure ama bezalakoa dela
eta hartaz fida naitekeela.

Sinesten dut, zeren hala baitut ikusi
bere burua Semetzat zuen Jesusengan.
Sinesten dut ezen Abba ez dela urrun,
baizik nigandik hurbil, ondoan, ni baitan;
sentitzen dut haren ARNASA,
hozkirri gozoa, animatzailea,
ibiltzea erraz bihurtzen didana.

Sinesten dut ezen Jesus, gizona baino gehiago,
Bidalia dela, Mezularia.
Sinesten dut ezen haren hitzak Abbaren Hitz direla.
Sinesten dut ezen haren egintzak Abbaren mezu direla.
Sinesten dut ezen Jesus dei dezakedala
«gure artean zauden HITZA».

Aita den, Hitza eta Haizea den
Jainkoagan bakarrik sinesten dut,
zeren Jesusengan baitut sinesten, Semeagan,
Abbaren Espirituaz betea den gizonagan.

Jose E. Ruiz de Galarreta

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue