#
#

Otoitzen: "GORESPENA"


Bedeinkatua zu, Jauna #
#
#

Bedeinkatua zu, Jauna,
sortutako miragarri guztiengatik;
eurak zure samurtasuna,
eta lurreko gizon emakume guztiei diezun maitasuna agertzen digute.

Bedeinkatua zu, Jauna,
Zu agertzen zaituen pertsona on guztiengatik,
umeen barrea eta jende zoriontsuagatik,
eta goizero txorien abestiengatik.

Bedeinkatua Zu, saltzen ez diren abokatu zintzoagatik,
galtzen dakienengatik,
eta bakeari eta zuzentasunari abesten dietenengatik.

Bedeinkatu Zu, hil zorian daudenak maitasunez zaintzen dituenengatik,
pobreekin eta eurei laguntzen daudenengatik,
eta euren bizia ematen dutenengatik.

Bedeinkatu Zu, barre egin eta barrea kontagiatzen dutenengatik,
adeitasuna eta bizitzeko gogoa ematen dutenengatik,
eta garraztasuna gainditzen ahalegintzen direnengatik.

Bedeinkatu Zu, pentsatu eta pentsatzen
laguntzen diguten pertsonengatik;
neurtu barik besteen alde ematen direnengatik,
eta beharrezko dutena ere elkar banatzen dutenengatik.

Bedeinkatu Zu, mundu zuzen eta barri baten sinesten dutenengatik,
lotsatu barik amesten jarraitzen dutenengatik,
eta pertsonak maite dituela agertzen dutenengatik.

Bedeinkatu Zu, gogorkeria ez dela bidea sinesten dutenengatik,
bakea eginez maite dutenengatik,
eta gorrotoan jausi barik sufritzen daudenengatik.

Bedeinkatu Zu, zure maitasun ezaugarriak emateagatik;
denean zure laguntza eskaintzeagatik,
eta edozein beharrizanetan Zurekin kontatu ahal izateagatik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue