#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Zuzena dugu Jauna #
#
#

Berba handiekin hitz egin
eta promesa hutsak
eskaintzen dituen harroputzetan,
ez dut jartzen nire konfiantza.
Jaunagan dut nire konfiantza.
Fidatu, sinetsi Jaunagan,
agindutakoa betetzen dualako
eta bere hitza beti gordetzen.

Jainkoa non dagoen galdetzen baduzu,
bere zerbitzarien maitasunean,
laztantzen eta osatzen dituen eskuetan,
besarkatzen, laguntzen eta babesten dituen besoetan,
zuzentasuna oihukatzen duan ahoan.

Egia, askatasuna eta bakearen alde jokatzen duanarengan,
Jainkoaren erregetza ageri da.
Mundu berri bat amestu
eta etorkizun haziak ereiten duanarengan,
Jainkoa dago.
Espirituari irekita daudenengan
Jainkoa dago.

Jesus gure Bakea dugu, gure Zuzentasuna,
gure itxaropenaren arrazoia Jesus dugu,
gure Maitasuna eta gure Bizia Jesus dugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue