#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Egin nazazu zure Hitzaren entzule #
#
#

Jauna, egin nazazu zure Hitzaren entzule!

Zure ahotsa entzutean,
beldurrak ez dagidala entzuteko gaitasuna kendu.
Zure ahotsa entzutean,
isiltasuna egin dagidala nire barruan.
Zure ahotsa entzutean,
entzun degizudala, Jauna.

Zure ahotsa nigan BIDEA izan bedi:
nire pausuen bidea
baita beste pausu batzuena ere;
nire itxaropenen bidea
baita beste itxaropen batzuena ere;
nire proiektuen bidea
baita beste proiektu batzuena ere;
nire helburuen bidea
baita beste helburu batzuena ere.

Zure ahotsa nigan EGIA izan bedi:
gezurrezko norberekeriaren kontrako egia;
gezurrezko agintekeriaren kontrako egia;
gezur gorrotatzailearen kontrako egia;
gezurrezko giza itxura zaintzearen kontrako egia.

Zure ahotsa nigan BIZIA izan bedi:
gogorik eza bizkortzen duan bizia;
gogorkeria baretzen duan bizia;
mina eta negarra arintzen duan bizia;
suntsiketa eta heriotzaren aurrean bizia sortzen duan bizia.

Jauna, egin nazazu zure Hitzaren entzule!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue