#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Nire bihotza zurekin #
#
#

Nire bihotza zurekin dago, Aita-Ama,
nire bihotza zurekin dago.

Une honetan
nire burua zugan dago.
Une honetan
nire begiak zure begien zain dagoz.
Une honetan
nire eskuak eta zureak bat egiten dute.
Une honetan
nire gogoak zure gogoa bilatzen du.
Une honetan
Zurekin egotearen apustua egiten dut.

Abrahamek lez, zutundu eta ibiltzen hasiko naiz.
Moisesek lez, nire sasi-jainko guztiak hilko ditut.
Dabidek lez, nire hutsak aitortuko ditut.
Paulok lez, nire bizitza arriskatuko dut.
Mariak lez, zure Hitza entzungo dut.
Jesusek lez, zure Erreinuaren alde egingo dut,
gizakiaren alde borrokatuko naiz.

Zu bakarrik zara Jainkoa.
Zu bakarrik zara zentzua.
Zuk bakarrik askatzen duzu.
Zu bakarrik zara leiala.
Zu bakarrik zara itxaropena.
Zu bakarrik zara maitasuna.
Zu bakarrik zara Jainkoa.

Nire bihotza zurekin dago, Aita-Ama,
nire bihotza zurekin dago.
Jesusen pausoak jarraituko ditut.
Gaur zure apustua egin dut.

Eta Jesusek diost:
“Izan bihotz. Ni zurekin noa”.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue