#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Jesus Jauna, ez duzu eskurik #
#
#

Jesus Jauna, ez duzu eskurik;
gure eskuak bakarrik dituzu,
zuzentasuna eta anaitasuna
nagusi diren mundu bat eraikitzeko.

Jesus Jauna, ez duzu oinik;
gure oinak baino ez dituzu,
zapalduak
askatasunerako bidean jartzeko.

Jesus Jauna, ez duzu ezpainik;
gure ezpainak baino ez dituzu,
behartsuei
Barri Ona iragartzeko.

Jesus Jauna, ez duzu bitartekorik;
gizon-emakumeok anai-arreba lez bizi gaitezen,
gure ekintza baino ez duzu.

Jesus Jauna, ez duzu iragarlerik;
biziaren bidearen bila dabiltzanak
aurkitu dezaten,
gure testigantza baino ez duzu.

Jesus Jauna, geu izan behar gara zure Ebanjelioa,
jendeak irakurri ahal duen Ebanjelio bakarra,
gure bizitzak, ekintza eta hitz eraginkorrak baitira.

Jesus Jauna, gure elkarteetan
eta Eliz elkartean sortu daitezela
zure aurpegia munduari agertuko dieten
gizon-emakume bokazio dunak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue