#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza, bizirako bidea #
#
#

Jauna, zure Hitza,
gure bizitzarako bidea izatea nahi dugu.
Zure Hitza onartuz, bide berriak zabaldu nahi ditugu;
barnenetik zure bila gabiltza.

Zure ikasle izan nahi dugu
eta egunero zuri entzun,
gure ibilbidea markatuko duana
zure Hitza izanez.
Zure hitzetan, gure poza aurkitu nahi dugu.
Jauna, ireki gure begiak,
zure Hitzaren argira eta berotasunera.

Bete eta sendotu gaitzazu zure Hitzaren indarrez;
aldendu gezurretik, zure maitasun legea jarrai dezagula.
Jauna, zure aginduen bidetik, zaindu gaitzazu zutunik,
bizia eginez geure bihotzean gorde nahi ditugu.

Askeak eta zoriontsuak izateko irakatsi iezaguzu zure jakituria;
izan gure irakasle eta bizitzan kokatzen ikasiko dugu.
Zure Aita-Ama bihotzaren ezkutuak ezagutzera emazkiguzu
eta sakontasunez bizitzen ikasiko dugu.

Zure Hitzak Zurekin eta anai-arrebekin bat egiten gaitu;
bera da gure galderen erantzuna.
Zure Hitzak indargabeak indartzen ditu,
gure sinesmen ahula janaritzen eta birsortzen.

Zure Hitzak egia eta zuzentasuna bilatzeko diosku;
azkenera arte borrokatzeko eta maitatzeko.
Zure Hitza, behartsuak bide-lagun dute,
eta bakearen alde dabiltzanak argitu eta sendotu.

Zure Hitzaren egitasmoan gure bihotzak sendo iraun dezala;
gure pozen iturria bera izan dadila.
Zure nahia betetzea beti bilatu dezagula
eta bertan askatasun bidea aurkitu.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue