#
#

Otoitzen: "GORESPENA"


Bedeinkatua, Jauna, behartsuen Jainkoa #
#
#

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
zure herria bisitatu duzulako,
gure artean salbamen indarra sortuz
eta zuk agindua itxarotea
eta hara bidea egitea posible egin duzulako.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
zure salbamenak gaitzetik askatzen gaitualako,
gurekin errukiorra;
gizadiarekin betirako elkargoa
eta gure gurasoei emaniko hitzaz leiala zarelako.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
beldur gabe bizi gintezkeelako,
zu aurrean zaitugulako
eta gure ondoan zaudelako.

Bedeinkatua zara zu, Jauna,
gure aurretik zoazelako;
bidea prestatzen diguzulako,
katigutza guztitik askatuz.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna,
goitik ikustaldia egiten diguzulako,
bidea argituz,
gaueko ilunpeak apurtuz
eta bake bidetik gure pausoak gidatuz.

Bedeinkatua zara Zu, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue