#
#

Otoitzen: "JESUS JAUNA"


Ezar izkidazu zure eskuak nire gainean #
#
#

Ezar izkidazu zure eskuak nire gainean, Jesus,
zure esku zailduak eta zulatuak:
zabaldu nireganaino zure indarra eta energia,
zure gogo bizia eta samurtasuna,
zerbitzeko eta emana izateko zure almena.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
eta ireki nire izatean eta bizitzan
ildo argiak eta leiho zabalak
biziberritzen duen Espirituarentzat:
aska nazazu beldurretik eta tristuratik,
erdizkako eta nagikeriazko egoeratik.

Ezarri zure eskuak nire gain, Jesus,
egon ere, zikinak eta gauzaeztanduak daude eta;
emaiezue beharrezko duten zure graziazko ukitua:
zula itzazu, nahita min hartu,
ematen eta dena jokatzen jartzeraino
eta zureen antza hartu arte.

Utz iezadazu nire eskuak zureetan ipintzen
eta anai garela sentitu arte,
zauri bizi eta guzti,
eta esku askatuak izanez,
sendoak eta samurrak,
besarkatzen dakienak.

ri, Fl.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue