#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Gure Aita - 2 #
#
#

Gure Aita zeruetan zarana eta errege zarana,
lurrean zaudena eta errege izan nahi duzuna;
lagun iezaguzu anai-arreba bezala bizitzen eta izaten.

Santua, bedeinkatua eta errespetatua
izan bedi zure izena;
denak ezagutu zaitzatela,
eta gure bizitzan ezagutzera eman zaitzagula.

Etor bedi zure Erreinua:
etor bedi zuzentasuna, solidaritatea, bakea;
gosez, egarriz edo amorruz inor ez dadila hil;
inor ez dadila izan esplotatua, zapaldua,
ezta ere baztertua, marjinatua, kanporatua.

Etor bedi zure Erreinua, zure Espiritua,
eta gure bihotzak hartu ditzala
eta hor bere erregetza nagusitu dadila,
lurrean zure nahia betetzen hasi gaitezen,
zeruan egiten den antzera;
zeruan dagoen solidaritatezko Erreinu hori
lurrean egi bihurtzen joan gaitezen.

Josť Enrique Galarreta

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue