#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Jesusen eta Elizaren Ama #
#
#

Jesusen eta Elizaren Ama, Maria,
zein harreman goxo eta misteriozkoa duzu
zuk bezala, gertutik, Jesusi jarraitzera deituak
diren zure seme-alabekin.

Zure bizitza ezkutuak, beti apal eta libre,
graziaz betea eta xamurtasunez eta errukiz gainezka,
kontenplaziora eta zerbitzura,
onarpen eta eskuzabaltasunera
eta gurutze ondoan egotera bizkortzen gaitu.

Zure birjintasun emankorrari esker,
senide gara eta Kristoren apostolu.
Gure bizitzak adierazi nahi du,
gizakien artean, zure ama irudia.

Jakinez, bizitzaren betea nola iritsi zen zuganaino
eta zein azkar munduari jakinarazi zenion,
horren zabaltzaile izan nahi dugu
gure onarpen eta konpromisoz.

Bihozbera izanez, semearen ordua aurreratu zenuelako,
zure antzera solidarioak izan nahi dugu behartsuekin,
sufritzen dutenekin, apalekin.

Nekeak eta bakardadea ezagutu zenituelako,
zu bezala erne iraungo dugu, gurutzeratu orori
inoiz amaren beroak huts egin ez diezaion.

Beti esaneko izan eta Espirituaren eraginean fidatu zinelako,
zuk bezala, gure bizitza
etengabeko berritzearen eraginpean jarri nahi dugu,
Elizaren Mendekoste berri bati bidea emanez.

Baldintzarik gabe, zu Jainkoari eta gizakiei emana bizitzeak,
zure apaltasunak, zure eskerronak, zure leialtasunak,
bihotzean dei egiten digute,
erraz jotzen bai dugu norberekeria, erosotasun eta ohikeriara.

Zu, Jesusen lehen ikasle eta lekuko izana;
eta Erreinuko betea bizi duzuna;
orain erromes garenon itxaropen eta gidari zaituguna;
ebanjelizatzearen izarra eta aitzindaria zarena;
argi ezazu zure Seme Jesusen ondoren daramagun bidea;
lagun iezaguzu Kristo itxuratuz,
salbamenaren poza agertu dezagun munduan zehar.

Elizaren irudirik ederrena zaituguna
eta izadi berriaren eredu zaituguna;
jantzi gaitzazu zure sentipen eta bihotz zabalez
Erreinuaren zerbitzari arduratsu izan gaitezen.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue