#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza entzun #
#
#

Biziaren Jauna,
ireki gure bihotza zure Hitzera.

Zure Erreinua iragarri nahi dugu
eta gure bizitzekin eraiki.
Zure maitasunaren lekuko izan nahi dugu
eta zure egitasmoa guztiei eskaini.

Lagun iezaguzu zure Hitza entzuten,
bizitza eta historia kontenplatzen
zure proposamenak aurkituz
zure gogoaren arabera ibili gaitezen.

Zuk, Jesus Jauna,
Jainko Aita-Amarekin bat egin beharra
agertu zenien zure ikasleei,
lagun horrek ez gaituelako inoiz bakarrik utziko…
bat egite horren gogoa sortu egizu gugan.

Lagun iezaguzu, Jesus Jauna,
samurtasunez maite gaituen Aita-Amarekin
elkarrizketarako uneak bilatu ditzagula.
Gure bizitzetan puzka dabilen zure Espirituaren arnasa
sentidu dezagula.

Bide berriak aurkitu ahal ditzagun
zure Hitzarekin bat egitera eroan gaitzazu,
eta bizitzea tokatu zaigun une honetan
Jainko Aita-Amaren presentzia ezagutzera eman.

Zure Hitzaren gose eta egarri izan gaitezela,
Erreinuaren betetasunera goazela
gure bizitzako egitasmoa kokatuko den
benetako oinarria izan dadin.

Biztu gugan
egunero zure Hitza irakurtzeko gogoa,
entzuten ikasteko,
bereizten ikasteko,
ondoan zaitugula sentitzeko,
eta gurekin batera zatozela gogoan izateko…
Horrela, zure lekuko izatearen deia entzunez,
beste era bateko mundua ahal dela iragarri dezagun,
anaikorragoa, gizakoiagoa,
zuzenagoa eta solidarioagoa.

Jesus Jauna,
Ama leiala zen Mariagandik
Jainkoa eta bere bizi proiektuak onartzen ikasi zenituena:
irakats iezaguzu bere eredua jarraitzen
eta bere Hitzari beti irekita egoten,
bihotzean gordetzen
eta isiltasunean hausnartzen,
Mariak berak bizi izan zuen bezala.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue