#
#

Otoitzen: "GORESPENA"


Aldi egokia #
#
#

Bedeinkatua Aita-Ama,
bizitzako bideetan galduta gabiltzan
zure seme-alaboi
adiskidetzeko eta elkar aurkitzeko
gratis eskaintzen diguzun
aldi egoki honegatik.

Bedeinkatua Aita-Ama,
gure bizitza den bezalakoa delarik,
egunero, gizon eta emakume bakoitza
deitzen duzulako,
Jesus zure Semearen eta gure Anaiaren
jarraitzaile izatearen konpromisoa
guganatzen eta berriztatzen.

Bedeinkatua Aita-Ama,
hain arinak eta antzuak diren
gure amets gozoetatik itzartzearren;
bizitzaren benetako zentzuari buruz galdetzearren,
gure sasi-segurtasunetatik askatzearren,
zaintzen eta justifikatzen ditugun
gure ezkutuko sasi-jainkoak argitzearren.

Bedeinkatua Aita-Ama, zure Espirituagatik,
bihotz berritu lekigun bakarra,
seme-alaba bihotza eman lekigun bakarra,
gure pentsamenduak irakurri lezakeen bakarra,
Ebanjelioko bidetik eroan gintezkeen bakarra,
zure magalera gu itzultzea ahalbideratu lezakeen bakarra.

Bedeinkatua Aita-Ama, aldi egoki honegatik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue