#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Behartsu izan nahi dut, Ama #
#
#

Behartsu izan nahi dut, Ama,
Aitaren eskuetan utzi,
guztiz, dena eman,
nire izatea, nire bizitza,
nire egitasmoak eta ametsak.

Zure pausoak jarraitu gura ditut, Ama,
zurekin batera esan:
“Hemen nago, Jauna, zurekin
zure nahia egiteko”
.

Irakatsi iezadazu guztiz ematen
-naiz eta emate horrek gurutzera eraman-,
eta pobretasuna bizitzen
zuzengabekeriaren kontrako protesta
eta Kristorekin
besteenganako nire solidaritatearen agerpen bezala.

Ama, zurekin batera zerbitzari izan gura dut.
Anai-arreba batzuk behar gaituzte,
laguntasuna behar dute,
berba gozo bat,
egoteko aterpe bat,
eguneroko ogia,
lan duina,
eskubide berdinak…

Ama, lagun iezadazu
zure Semearen aurpegi pobrea aurkitzen,
kaleko neska-mutilengan;
baztertu eta eskekoengan;
langabeko langileengan;
droga menpean dauden gazteengan;
Hiesagatik bazterturik dauden gaixoengan;
ama ezkongai diren, neskato gazteengan;
eta egunero duintasuna, errespetua
eta anaitasuna eskatzen dutenengan.

Ama, zurekin batera zerbitzari izan,
askatzen duan eta bizia ematen duan Jainkoari
zurekin abestu.
Zuri lagundu,
eta sufritzen daudenen ondoan egon,
eskaleen ondoan,
itxaroten daudenen ondoan,
eta zuzentasunean eta maitasunean oinarritutako
mundu anaikorrago eta gizakorragoaren alde
lan egiten dutenen ondoan.

Behartsuen Ama:
erakutsi iezaguzu Erreinuko bidea,
sendotu gure aukerak,
gehitu gure itxaropena,
sendotu bidean dauden gure elkarteak,
Biziaren Jainkoagan dugun fedeak
gure bizitzak argi ditzan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue