#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Bizi Hitzaren salmoa #
#
#

Jauna, zure Hitza nire bizitzako bidea egitea nahi dut;
zure nahia bihotz guztiaz maite nahi dut.
zure Hitza beteaz nire bidea garbi eduki nahi dut;
Jauna, nire Jainkoa, bihotz guztiaz bilatzen zaitut.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure ikasle izan nahi dut eta egunero zuri entzuteko prest egon;
zure Hitza, pausuz pausu ni zuzentzen nauan arau bakarra egin;
eta zure lege eta aginduetan nire gozotasuna aurkitu.
Jauna, ireki nire begiak zure Hitzaren berotasun eta argitasunera.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Eutsi nazazu zutik, sendotu nazazu zure Hitzaren indarrez;
aldendu nazazu gezurretik eta maitasunaren agindua jarraitu dagidala.
Jauna, zure aginduen bideetatik ibili nahi dut,
bihotzean gorde eta nire biziaren bizi egin.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Bide zidorretan nire pausuak benetan argitzen dituana da zure Hitza;
gau eta egun zure Hitzean jarri dut nire itxaropena;
bihotz guztiaz zure nahia betetzen ahalegindu nahi dut,
eta nire bideak zure bideak izan daitezela beti.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zilarra eta urrea baino ederragoa da zure Hitza niretzat;
eztia baino gozoagoa nire ahoarentzat zure Hitza;
nire pausuentzat bideko argi-zuzia zure Hitza;
nire egarria asetzen duan iturburua zure Hitza.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure Hitza maite dut eta zurekin bat egitearen poza sentitzen dut;
zure Hitza itxaro dut, bera da nire itaunen erantzuna;
zure Hitza betetzen dut, bera da nire indarra;
zure Hitza sinesten dut, berak nire sinesmen ahula janaritzen du.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Zure Hitzak egia maitatzen eta gezurra baztertzen irakasten dit;
zure Hitzak azkenera arte maitatzen irakasten dit;
zure Hitzak bihotza garbi eta osorik edukitzen irakasten dit;
zure Hitzak gizakien artean zuzentasuna bilatzen irakasten dit.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

Nire bihotza zaindu gogor zure Hitzaren proiektuan;
Zure Hitza izan dadila beti nire bihotzaren poza.
Egin nazazu jakitun, aske eta zoriontsu izaten ikasi dagidan;
egin nazazu zuhurra, bizitzan kokatzen ikasi dagidan;
Aita-Ama zaran bihotzeko ezkutuak irakatsi egizkidazu,
eta nire bizitza osotasunez bizitzen ikasiko dut.
Jainkoaren Hitza bizia da, Jainkoaren hitza maitasuna da!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue