#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Magnificat #
#
#

Handiesten du nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barnea Jainko salbatzaileagan pozten da.


Jauna, zure edertasuna handiesten dut,
zure maitasunaren edertasuna,
zure samurtasuna
eta errukiaren sakontasuna goratzen.

Pozaren pozez daukat nire barrena
zure graziaz bete nauzulako.
Sorkari txikien hau
begiratu eta maitemindu duzulako.

Behartsu eta apalak,
babesgabeak eta baztertuak,
biktimak eta galtzaileak
zure begien aukeratuak direlako.

Handiesten du nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barnea Jainko salbatzaileagan pozten da.


Zure errukia
gizaldiz gizaldi historia zeharkatzen duan
indar askatzailea da.

Zure maitasuna, munduan agertua,
nagusitzat ditugun baloreak ukitzen dituan
indar itxaropentsua da;
luzarora, handiak txiki izango dira;
luzarora, aberatsak esku-hutsik geldituko dira,
eta behartsuak zoriontsu izango.

Handiesten du nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barnea Jainko salbatzaileagan pozten da.


Bihotzetan ereindako zure MAITASUNAK,
bizitza eta historia epaituko ditu.
Apalak zer esana izango dute,
ustez zerbait direnak lotsagarri geldituko dira,
solidaritatezko zeinu guztiak kontuan hartuko dira.

Jauna, zure gogoa
herri guztiak salbatzea da.
Zure eroapena eta leialtasuna goratzen dut,
zure amaigabeko maitasuna.

Jauna, nire abestirik ederrena eta betikoa
zure maitasunarena.

Handiesten du nire arimak Jaunaren edertasuna,
nire barnea Jainko salbatzaileagan pozten da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue