#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza gure elikagaia #
#
#

Jauna, zure Hitza gure elikagaia da.
Zure Hitza, gure egarria asetzen dugun
eta bizitzeko indarra aurkitzen dugun
iturria dugu.

Zure Hitza,
gure ibilbidea argitzen duan argia dugu.
Jauna, gida gaitzazu
egunero zure Hitzarekin aurkitzera.

Egunero zure Hitza irakurriaz
gure historian zer esana duan
zure ahotsaren oihartzuna
aurki dezagula.

Zure Hitzaren bitartez,
mundua eta bizitza
zure begiekin ikusten lagun iezaguzu.

Emaguzu iraunkortasuna
sarritan irakurri dagigun.
Emaguzu adi egotea
irekitasunez entzuteko.
Emaguzu konpromisoa
agertzen diren erronkak bizi izateko.
Emaguzu poza,
zure mezuak eta ahotsak gure bizitzan bat egin dagien.

Zure Hitza gure elikagaia da,
Jauna, emaguzu zure Hitzaren gose-egarria
gure sendotasuna izan dadin.

Zure Hitza,
gure egarria asetzen dugun iturria dugu;
Jauna, beti izan dezagun
zuzen gaitzazu bertara.

Zure Hitza, argitzen gaituan argia dugu;
Jauna, zaindu biztuta,
zure begikeraz ikusten ikasi dezagun.

Zure Hitzarekin otoitz egiten erakutsi iezaguzu,
bere mezua “hausnartzen”
gure bizitza osoa “ukitu” dezan.

Erakutsi iezaguzu elkarrekin egiten, ELKARTEAN,
elkar adoretuz,
eta zure Hitzak gure artean BATASUNA egin dezala,
gizadiarentzat nahi duzun
Familia eredua izan gaitezen.

Jauna, ireki gure bihotza zure Hitzera
gure barrua eraldatu dezan
eta bizi garan mundu honen erdian
zure ahotsaren oihartzuna izan gaitezen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue