#
#

Otoitzen: "ESPIRITU SANTUA"


Ongietorri, Espiritua #
#
#

Ongietorri, Espiritua. Zeu al zaitut?
Sartu, ez geldi atarian.
Zatoz, egonlekuraino.
Hartu eserlekua, arren, konfiantza osoz.

Ez nekien etorriko zinenik.
Espero nuen; bai eta nahi ere,
baina zalantzan nengoen:
jende ospetsuentzat zinela uste bai nuen,
jakintsu, santu, akats gabeentzat…

Guztientzat zatozela dakusat,
nahiz handi edo txiki izan.
Uste hori banuen
baina sarritan zalantza zetorkidan.
Hain pobrea,
hain txikia den nire etxera
etorriko ote zinen ba?
Ez dakizu zenbat pozten naizen.

Etorri zara, hemen zaude.
Ez zara luxua,
ez eta erregali garestia ere.
Etorri zara eta elkar gaude hemen.
Ia ezin dut sinetsi!

Etxea erakutsiko dizut, nahi al duzu?
Ikusten duzunez, apur bat narras dago.
Beti sartzen den hauts pitin bat.
Gauzak tokiz kanpo.
Beti garbitzeko dauden jantzi zikinak.
Lurra ere ba da,
izkinetan eta korridorean.

Zuk, fina eta saiatua zaranez,
dena garbituko duzu, beharbada.
Ez beldur izan putz egiteaz.

Hotz egiten du, ezta?
Ez, ez da epela ez etxe hau.
Giro exkaxa dago hemen barruan.
Zuk, sua zaranez
berotu eta girotu al izango duzu, beharbada.

Gela denak sutzeaz eta berotzeaz
ez izan beldur.
Nigana datozen guztiei
berotasuna banatu nahi diet.

Noiz arte zatoz?
Denbora luzerako baldin bada, hobe!
Hain dugu asko hitz egiteko!
Geldi zaitez egun osoan,
eta bihar,
eta etzi.
Nahiago nuke inoiz joango ez bazina!
Ez zaitzadala inoiz bidali.
Bidaltzen ba zaitut ere, ez zaitez joan, arren.

Atsegin dut zu hemen egotea,
biok elkarrekin, eskuz-esku.
Hain ditut gauza asko kontatzeko…
Milaka proiektu!
Etxea goitik behera aldatu nahi dut.
Kontatuko dizut dena.
Orain, baina, ez naiz ezerekin gogoratzen.
Zurekin nago
eta asko ditut esatekoak…
Baina emozionaturik nago
eta ezin dut ezer gogoratu.
Atsegin dut zure ondoan egotea.
Zer nolako ilusioa ematen didan zure ikustaldiak!

Profetak egiten dituzula diote.
Hori zer izan zitekeenik ez dakit
baina sumatzen dut.
Inoiz geldi ez dauden gizonak.
Moldeak puskatu
eta historia errepikatzen ez duten emakumeak.
Berritasun bila beti
baina maiz igarotako bidetik at.
Dena utzi,
dena hobetu,
dena eman …
Eta bideak ireki!

Miragarri horietatik urruti nago,
etxe zikin
eta desgirotu honetan.

Baina Zu etorri baldin ba zara
garaia iritsi dela uste izango duzu.
Nahi nuke.
Bene-benetan nahi nuke, zin dagizut!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue