#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Bazko Deia - 2 #
#
#

Zabal bedi argia
munduko bazter guztietara
eta giza-bihotzak
pozez gainez egin dezatela.
Birbiztu bedi itxaropena;
sor bedi bizia,
eta isur bedi maitasuna barra-barra
gure harremanak batean besarkatuz.

Hauxe oihukatzen dugu
adorez eta itxaropenez
poztasunezko egun honetan.

Ebanjeliotik sortzen zaigun indarrez
iragartzen dugu sinestedun guztiontzat
Jainkoaren indarra.

Hauxe da gure itxaropena:
gure oihuaren ahotsa ez dadila itzali
gure eguneroko bizimoduan.

Gure ahotsean
gizon-emakumeen oihua biltzen dugu,
Elizaren oihua,
zoramenez piztu den Kristo iragarriz...
eta pozaren pozez gaudela,
gu ere piztuko garelako ustez.

Eztarriak urratu arte oihukatu nahi dugu,
bizitzak eta jokatzeak merezi duela;
baita maitatzeak eta sufritzeak ere,
nola ez abesteak eta arriskatzeak...
Kristo, Jauna, bizirik dagoelako,
eta gu horigatik gaude pozik.

Anai-arrebok, gertaera honek
eusten digu zain...
iratzarrik... bizitzaren arretaz... pozez gainez.

Gure aurpegiak zoragarrizko distiraz janzten dituena,
argi berri horren eraginez,
Pazkoak gure eskuartean bizi bihurtuz,
eskerronez goratuz zeru-lurren Jaungoikoa.

Bere etxola gure artean jarri duelako,
eta piztu delako,
gure nahigabe eta pozak,
gure ardurak eta zalantzak
gurekin elkarbanatzen dituelako.

Gure bihotza urduri egongo delako
Berarengan atseden hartu arte...
Zuk, Jauna, Zuretzat egin gintuzun,
eta gure bihotza kezkaz bizi da...
Zuregan, Jauna, atseden hartu arte...
Zugan atseden hartu arte.

Hauxe da eguna,
lurreko behartsuak zoriontsu sentitzen direna,
Kristok nekepetik ateratzera dei egiten dielako...
eta guri haiekin bat egitera...

Hauxe da eguna,
ezer ez daukatenak zorioneko sentitzen direna,
Kristok bere gogoko direla agertzen dielako,
bere maitasuna...
eta gu zuzenak izatera behartzen gaitu...
haien arretaz jokatzera,
gure anai-arreba behartsuak dira-ta...

Hauxe da eguna
sufritzen eta negar egiten dutenentzat
Jesusen Zoriontasunak
beren bizitzara iristen direlako...
eta haiekin batera
piztueraren indarra eta grazia.

Hauxe da eguna
bakearen eta zuzentasunaren alde
beren bizitza arriskatzen dutenena...
Kristoren garaipena beren garaipena baita.

Hauxe da eguna
Jesusengan sinestearen poza eta alaitasuna
sentitzen dugun guztiontzat,
gure bizitzan itxaropenak
leku daukala badakigulako.

Hauxe da eguna
gure gizartean baztertuak diren guztiena,
harako zergalari eta emagalduak bezala,
Jesusek maitatuak sentitzen direnena...
Jaungoikoaren Erreinuko lehen fruituak.

Hauxe da pozaren eguna...
Jesus Pizturenagan sinesten dugunok
Pazko jaiaren pozetan bizi gara-ta.
Horren testigu izatera deituak gara.

Jaungoikoaren maitasunaren testiguak
gure familietan, gure taldeetan...
gure herrian... bizi garan lekuan...

Hauxe eskatzen dizugu, Jauna:
argitzen gaituen argi hau zabaldu dadila
Eliza gure elkarte osoan zehar...
piztu den Jesukristoren usain gozoa
iragar eta zabal dezan.

Eskerrak, Jesus Jauna, Zuk duzu arrazoia:
Zuk piztuz, Aitaren Erreinuko atea ireki ez ezik,
Zerori egiazko Jaungoiko zarela jakin dakigulako...
zure hitzez fidatu ahal gara...
Zutaz fidatu ahal gara...

Eskerrak Zuregan sinistu ahal dugulako...
Eskerrak Zuri sinistu ahal dizugulako...
Eskerrak Zuk eta Biziaren Aitak
maitatuak sentitzen garelako...
Eskerrak guregan ere sinistu ahal dugulako...
Eskerrak aurkitu ahal dugulako
bai guregan eta bai besteengan dagoen baliagarri dena...
ESKERRAK...

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue