#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Irakatsi Maria #
#
#

Egun baten
Jainkoaren ahotsa entzun
eta bere deiari bihotza ireki zeniona,
irakats iezadazu entzuten!

Bere neurrigabeko maitasunean
Jainkoak proposatutako
bidea aukeratu zenduena,
irakats iezadazu aukeratzen!

Izango den misterioari beldur gabe
egun bakoitza irribarrez hartzen duzuna,
irakats iezadazu irribarre egiten!

Ezbai barik zure bihotz osoa
Aitaren bihotzari eskaintzen diozuna,
irakats iezadazu itxaroten!

Agertu ez arren,
sufritzen dakizuna eta nekatzen zarana,
irakats iezadazu sufritzen!

Eguneroko baietzean
Jesusi jarraitu
eta guztiz onartzen duzuna,
irakats iezadazu apaltasunez bizitzen!

Ezer hartu eta itxaron gabe,
guztiz emanaz zoriontsu zarana,
irakats iezadazu maitatzen!

Maitasunaren testigu izanez
lurrean betiko bizia prestatzen duzuna,
irakats iezadazu leialtasunean bizitzen!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue