#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Jauna, zure hitzak nire ahotsean #
#
#

Biziaren Jauna,
zure mezuaren berriemaile izateko
eskaintzen naiz.
Iragartzeko,
lagun iezadazu zure egitasmoa ezagutzen.

Erreinuaren aurka dagoen guztia
eta herri bizitzari aurka egiten diona salatzeko
emadazu ausardia.

Emadazu leialtasuna eta koherentzia,
-hitzekin eta ekintzekin-,
Erreinua eraikitzen duan guztia
eta mundu honen erdian bizia sortzen duan guztia iragartzeko.

Jauna, zure hitzak nire ahotsean,
zure bideak ezagutzera emateko
eta zure bizitza irakatsiak eskaintzeko.

Jauna, zure hitzak nire ahotsean,
zure alde zerbitzatzeko
eta zure presentzia iragartzeko.

Ireki, Jauna,
gure belarriak eta gure ahoa,
bete itzazu zure mezuaz,
zure hitzen oihartzuna
eta zure testigu izan gaitezen.

Honela, gure ametsetan lagun dugun
Jainkoaren Berri ona
guztiei iragartzeko;
guztiokin arduratzen den
eta guztion bila irteten duan Jainkoa;
on egiten duan Jainko ona,
eta on eginez bizitzea eskatzen deuskuna.

Jauna, nire ahotsean,
zure indar eta itxaropenezko hitzak,
Ebanjeliozko hitzak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue