#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Maria, Bakearen Erreginari Letania #
#
#

Bake-Espirituaren agurra jaso zenuen horrek.
Bake-dohaina bihotzean onartu zenuen horrek.
Bakearen Semea sortu zenuen ama.
Lortu egiguzu bakearen dohaina.

Toki guztietan bakea zabal dadila maite duenari jarraitzen diozuna.
Zugatik dena barkatzen zaigun graziaz betea.
Bere errukiaren ezaugarri osoa zaituguna.
Lortu egiguzu bakearen dohaina.

Gatibuak askatuak izan daitezen.
Erbesteratuak beren aberria aurki dezaten.
Sufritzen ari direnek, adorea izan dezaten.
Lortu egiguzu bakearen dohaina.

Zuk, Egilearen maitea zaituguna.
Zuk, sortzailearen bedeinkatua zarena.
Zuk, gure hutsegiteen defendatzailea.
Lortu egiguzu bakearen dohaina.

Larri bizi diren gizon-emakumeentzat.
Beren kuman lo dauden jaioberrientzat.
Zure bakean hil nahi duten edadetuentzat.
Bakearen dohaina eskatzen dizugu.

Baztertuen ama zaren horri.
Bihotz gogortuen erruki zaren horri.
Bide galduen zeru ilunean izar eta argi zaran horri.
Bakearen dohaina eskatzen dizugu.

Jainko biziaren emazte zaren horri.
Jainko berpiztuaren ama zaren horri.
Jainkoaren bakezko Erreinuan Erregina zaitugun horri.
Bakearen dohaina eskatzen dizugu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue