#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza nire bidean #
#
#

Jesus Jauna, bila dabilen nire bihotza,
zure Biziaren Hitza entzuteko prest dago.
Bidearen erdian, Bide bila nago.
Sarritan noraezean aurkitzen naiz,
nire pausuen argi izango diren oinatzen bila.

Jesus Jauna, nire begiak justu dakie zure Hitza irakurtzen;
nire belarriak, ia ez dira gai zure ahotsa entzuteko;
Jesus Jauna, nire bihotza zorabiatuta dago
hainbeste zaratekin, hainbeste berbekin,
eta zure ahotsa entzuteko gortuta bezala dago.
Ireki nire bihotzaren belarriak zure Hitzaren mezura,
bidean nekatuta dauden nire oinak,
igurtzi itzazu zure Hitzaren olio leunaz.

Jesus Jauna, nire bihotzak ez daki entzuten,
ez daki isiltzen, ez daki itxaroten.
Nire bihotza noraezean dago,
jota dago, zatituta dago.
Nire bihotzak ez du ezagutzen isiltasuna eta bakardadea.
Nire bihotza zurekin eta zure egiaz aurkitzeko beldur da.

Jesus Jauna, euri lanbro lez, isuri zure Ebanjelioa,
nire bihotz behartsuaren lurrean.
Ez eguzkiak, ezta arantzak edo harriak,
ez dagiala ito zure hazia.
Zure Ebanjelioa, egizu nire bizitzako Berri Ona,
eta Bidea, Egia eta Bizia zaran horrek ere parte izan dagizula.
Maisu on lez onartu gura zaitut,
zure eskolara joan eta zugandik ikasi,
leun, samur eta bihotz onekoa izaten.

Maisu: irakats iezadazu zure Hitzarekin otoitz egiten,
eta hor barruan zure egitasmoaren poza aurkitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue