#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Goretsi Jauna #
#
#

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Inork ez du egin Jainkoak adina gure alde:
betidanik salbatu gintuen
aldi bat igaro arte
gu horretaz ez ginen jabetu;
hain mesede ugariz bete gaitu,
askok gure zortea nahiko lukete.
Horregatik, Mariarekin eta bere antzera, diogu:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Guk Jainkoari zor diogu dena,
santua eta ahaltsua da,
leiala eta bere hitza jaten ez duena,
gizaki ororen baitan dago
eta gure ona maite du.
Horregatik, Mariarekin, pozez zoratzen abesten diogu:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Beren iritzietan seguru daudenak ez ditu gogoko Jaunak,
bihotza dute engainuan eta.
Apalak eta bihotz garbiak atsegin diote.
Handiusterik gabe, behartsu eta umil direnak
bihotz arroen gain jartzen ditu,
eta Jainkoa, diruan eta indarrean bilatzen dutenak baino gorago.
Poz-pozik, beraz, Andre Maria lagun, diogu:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Ebanjelioaren egiatan bizitzera deitu gaitu Jainkoak,
misiorako eta berri ona zabaltzeko prest egon gaitezen.
Gurekin dugu beti, bere Espirituaz,
gure bizitza eta hitza bizkortuz.
Honek, Maria lagun dugula, pozik eta esker onez,
garoaz kantatzera:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Bere maitasuna
fededunen elkarteetan finkatzen dela erakutsi digu,
eta bere salbamen asmoa
zein ederra den besteekin konpartitzea eman digu.
Esker onez, bat egiten dugu Mariarekin, Jainkoa goresteko:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Bere graziaren, bakearen, maitasunaren,
hitzaren eta barkamenaren
gordetzaile egin gaitu,
eta gizaldiz gizaldi,
gogo oneko gizaki guztiei
jakinaraztera bidali gaitu.
Hau dela eta, Mariarekin, goresten dugu:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.


Maria amatzat berak eman digu.
Horregatik, gure Ama lagun, pozez beterik abesten diogu:

Handiesten du nire arimak Jauna,
pozez daukat nire barrena, bera baita nire salbamena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue