#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Entzuten gaude, Aita, esaguzu zure Hitza #
#
#

Aita-Ama ona,
ireki nire bihotza zure Hitz bizira.

Egunero zure Hitza irakurriaz
Zurekin bat egiten lagun iezadazu.

Zure hitz gozoa eta samurra entzun nahi dut,
zure Erreinua bizi,
elkar banatu eta transmititzeko,
aldatzea eskatzen didana.

Entzuten gaude, Aita-Ama,
esaguzu zure hitza.

Agertu iezaguzu zure aurpegia,
erakutsi zure bideak,
astindu gure gortasuna,
eta busti Berri Onez.

Jauna, zure zain gaude,
indar faltan gaude;
zuzentasun egarria asetzen duan
zure Hitzaren ur garbia
emadazu edaten.

Bigundu gure bihotzen gogortasuna,
baita estaltzen gaituan azal gogorra ere,
errealitatetik dei eginez,
historiatik belarrira esanez,
sorkuntzatik igurtziz,
Hitzetik dei egiten digun
zure ahotsaren tantakadekin.

Entzuten gaude, Aita-Ama,
esaguzu zure hitza.

Jaso ahotsa,
Zu aurkitzeko eta ikusteko gai izan gaitezen;
batzuetan bila gabiz eta ez zaitugu aurkitzen;
batzuetan, ez zauden lekuan bilatzen zaitugu;
batzuetan zure presentzia ez dugu ezagutzen,
eta gure neurriko jainkoa,
giza ahosduna eta buztinezko oinduna egiten dugu.

Argi gure bilaketa,
argi gure ezbaiak,
sendotu gure itxaropena,
bizkortu bidean dagoen gure fedea.
Ager zaitez, Aita-Ama ona,
eta zuzen gaitzazu Erreinurako bidean.

Zure eskuetan jartzen naiz;
zure seme-alaba lez bizi nahi dut,
bizitza elkar banatu eta besteei eskaini.

Hitz egin, Aita-Ama,
entzuten nago,
entzuten gaude;
zure deiari leial,
anai-arreba lez bizitzeko
indarra emaguzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue