#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitzak bizitzen laguntzen digu #
#
#

Zure hitza, Jauna,
bizi iturria da.

Itxaropena edukitzera eramaten gaitu,
maitasuna bizitzera,
sinesmena sendotzera.

Aita-Ama ona,
hurrera gaitzazu Jesusengana.
Lehenengo ikasleak bezala,
bere ondoan jarri
eta bere irakatsiak entzun.

Zurekin bat egiteko
behar dugun denbora hartu dezagula;
presta gure bihotza
zabalik egon dadin;
isildu beste hots eta zaratak
zure ahots garbia entzun ahal dezagun.

Uler dezagula
zure mezua haragitu behar dugula.
Bizitzarekin baietza ematen ikasi.

Irakats iezaguzu, Aita-Ama,
zure Hitzarekin.

Ikasle izan nahi dugu,
Jesusekin batera ibili,
Erreinuaren bideak aurkitu,
zerbitzatzen ikasi,
Zoriontasunen espirituan bizi.

Indar berri gaitzazu, Jauna,
bizkor gure ibilbidea,
sor gugan erromesen egarria.

Zure Hitza iturri bizia da:
hurrera gaitzazu.
Erakuts iezaguzu
bizitzako putzuan edaten;
ager iezaguzu,
norabidea aldatzen duan,
bihotz-berritzera deitzen duan,
eta zoriontasunera daroan
Ebanjelioaren eguneroko berritasuna.

Egin gaitzazu
gizon eta emakume sentikorrak.
Gure historian eragina duan
betiko Hitz biziaren
lekuko adoretsuak.
Emaguzu leialtasuna,
Ebanjelioa koherentziaz hartzea,
Erreinuaren iragarle sutsuak izatea.

Zure Hitzak, Jauna,
bizitzen irakasten digu.
Bidea agertzen digu,
pentsatu arazi,
bereiztera bultzatu,
protagonistak izatera bultzatu.

Zure hitza bizirik dago.
Konprometitzen gaitu,
lekutik ateratzen,
desertura deitzen,
afrontuan berotzen,
irakats bizitzen.

Jauna, benetako lekukoak
izan nahi dugu,
benetako igortzaileak,
irakasten duan Harekin aurkitu,
barruratu,
eta aurkitutakoa irakatsi.

Horrela bizi nahi dugu, Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue