#
#

Otoitzen: "PREGOIAK"


Abenduko pregoia - 3 #
#
#

Prestatu zuen bihotzak
eta Jaungoikoak pozez beteko ditu.
Zelaitu zuen bideak
eta Jaunak egiara zuzenduko zaituzte.
Zabaldu zuen etxeak
eta Jesus Jaunak aseko ditu bere presentziaz.
ABENDUA DA!

Badator Jauna
eta, beharbada, ez gera geure barruan kezkatzen
zergatik eta zertara ote datorren.
Bai, badator Jauna,
gogo oneko gizakiengatik eta gizakientzat,
badator, bizi berri baten eta hurbil-hurbileko maitasun baten
bila egarriz dabiltzan guztientzat.
ABENDUA DA!

Prestatu zuen bihotzak
eta Jaungoikoak pozez beteko ditu.
Zelaitu zuen bideak
eta Jaunak egiara zuzenduko zaituzte.
Zabaldu zuen etxeak
eta Jesus Jaunak aseko ditu bere presentziaz.
ABENDUA DA!

Jaungoikoak eta gizakiak, Haren erabakiz,
biak daude, Jesus gizaki eta hurbileko eginarekin, bat egitera deituak.
Jaungoikoa, gizakiaren bila,
bere bidera ateratzen zaio
eta berarekin topo egiten du, bere zain badago.
ABENDUA DA!

Eta, zain egonez, otoitz giroan biziz, gogoeta eginez,
bere etorrera misteriotsuaren egarriz iraunez,
Salbatzailearen etorrera itxaron eta ezagutu ahal izango dugu.
Adi egonez, azaluskerietan ibili eta aitzakiarik gabe...
noiz etorriko zain egarriz biziz…
sumatu ahal izango dugu, uste baino lehenago,
Jauna atean agertuko zaigula.
ABENDUA DA!

Jaungoikoa Bera da, gizakiari ARGIRA,
ELKARTASUNERA eta BIZIRA deika.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue