#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Jarraitzearen Maria #
#
#

Jarraitzearen Maria,
berriro bidean jartzen lagun iezadazu.

Azkeneraino jarraitu nahi diot Jesusi…
Getsemaniraino bakarrik ez,
apostoluek bezala;
ez eta Golgotaraino ere,
urrunean kokatuz,
emakumeek bezala.

Zurekin nahi dut bidea egin,
Gurutzeraino zuri jarraitu,
eta Gurutzearen eta zure ondoan egon,
Jesusen ikasle maitale bezala,
eta haren Familia Berriko partaide izan.

Zurekin nahi dut,
Gurutze ondoan bertan,
herentzia jaso…
Espiritua,
Jesusek emango digun bere Espiritua.

Beti eduki nahi zaitut,
nire etxean beti…
Horrela ez diot sekula jarraitzeari utziko,
ezinezkoa egingo zait ez sinestea…
eta zoriontsu izango naiz beti.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue