#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Jaunak esana entzun #
#
#

Jaunak diona entzungo dut.

Jaunaren Hitza benetakoa da;
sua eta ezpata;
haize fina, zurru-murrua, eztia eta usaina;
ekaitza eta euri gozoa;
liluratzen gaituen musika.

Jainkoaren Hitzak
“bere lagunei eta herritarrei bakea iragartzen die”.
Hitzak, herri guztiei iragartzen die bakea.
Hitza, guztiei emandako bakea da.
Jauna, zure Hitza, errukia eta salbamena dugu.

Bidali iezaguzu zure Hitza;
bat egin gaitzazu zure errukian eta salbatu.

Jaunaren Hitza
“bere zintzoen ondoan dago”
eta gure salbamena izango da.
Jaunaren Hitza
“gure lurrean biziko da”
eta gure zoriona izango.
Jaunaren Hitza gure bihotzean egongo da
eta gure altxorra izango.

Jesus da guretzat zure azken Hitza.
Horregatik “errukia eta leialtasuna aurkitzen dira”,
“zuzentasuna eta bakea besarkatzen”.
Ontasuna eta maitasuna besarkatzen dira
eta zure errukiari esker guretzat egi bihurtzen.

Gure zuzentasuna, gure bakea,
gure aintza eta salbamena Jesus dugu.
Zure mahai inguruan elkartzen garan seme-alabontzat
Jesus dugu zure Hitz pozgarria.

Zoriontsuak zure Hitza entzun
eta bihotzean eta bizitzan gordetzen dutenak,
“lurrak bere uzta emango” duelako
eta guk zure salbamena gozatu.

Eskerrik asko, Jauna, zure Hitzagatik.
Eskerrik asko, zure bidea erakusteagatik.
Jesus, zure azken hitzagatik,
ESKERRIK ASKO.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue