#
#

Otoitzen: "ESKAINTZA"


Hurreratu #
#
#

Iturburua naizela diozu
eta ez zatoz edatera.
Erreserbako ardoa naizela diozu
eta ez zara mozkortzen.
Haize fina naizela diozu
eta ez dituzu leihoak irekitzen.

Argia naizela diozu
eta ilunetan jarraitzen duzu.
Usai gozodun olioa naizela diozu
eta ez zara igurzten.
Doinua naizela diozu
eta ez duzu abesten.

Sua naizela diozu
eta hotzez jarraitzen duzu.
Goiko indarra naizela diozu
eta ez nauzu erabiltzen.
Abokatua naizela diozu
eta zure alde egiten ez didazu uzten.

Kontsolagarria naizela diozu
eta zure ezinak ez dizkidazu esaten.
Dohaina naizela diozu
eta zure eskuak ez dizkidazu zabaltzen.
Bakea naizela diozu
eta nire txirularen doinua ez duzu entzuten.

Haize indartsua naizela diozu
eta geldirik jarraitzen duzu.
Txiroen alde nagoela diozu
eta eurakandik urruntzen zara.
Askatasuna naizela diozu
eta bultza egiten ez didazu uzten.

Itsaso zabala naizela diozu
eta ez zara murgiltzen.
Maitasuna naizela diozu
eta maitatzen ez didazu uzten.
Testigua naizela diozu
eta ez didazu itauntzen.

Jakituria naizela diozu
eta ez duzu ikasi nahi.
Liluragarria naizela diozu
eta ez zara liluratzen.
Osagilea naizela diozu
eta osatzeko ez didazu deitzen.

Arrotza naizela diozu
eta ez duzu nahi ni sartzerik.
Gerizpe ederra naizela diozu
eta ez zatoz nire hegopera.
Fruitua naizela diozu
eta ez nauzu jaten.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue