#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Baietzaren Maria #
#
#

Maria, BAIETZAREN Ama.

Zuk Jesusi entzun diozu,
eta bere ahotsa ezagutzen duzu
eta bere bihotzaren taupada.
Hitz egiguzu Beratzaz
eta eguneroko zereginetan bere jarraitzaile izateko
azaldu egiguzu zure bidea.

Maria,
Nazareten Jesusekin bizi izan zinena;
bete gure bizitza zure sentimenduekin,
zure apaltasunarekin,
entzuten dagoen zure isiltasunarekin
eta Hitza,
benetako askatasun aukeratan, loratu dadila.

Maria, Jesusetaz hitz egiguzu,
gure sinesmenaren freskotasunak
gure begiak dirdai jarri ditzan,
eta gurekin aurkitzen denaren bihotza berotu dezan;
horrela gertatu zen Isabeli ikustaldia egin zenionean,
eta zahartzaroan
zurekin batera biziaren dohainagatik poztu zenean.

Maria, “Magnificataren” Birjina,
lagun iezaguzu mundua pozten
eta Canan gertatu zen bezala,
anai-arreben zerbitzura bizi den zure jarraitzaile oro,
Jesusek esana betetzeko prest egon dadila.

Maria, Erreinuko atea,
lagun iezaguzu gora begiratzen.
Jesus ikusi gura dugu.
Beratzaz berba egin.
Guztiei bere maitasuna iragarri.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue