#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Maria, bizitzara beti zabalik #
#
#

Maria,
zure belarriak beti adi
Jainkoaren Hitzari eta misterioari,
zure ingurukoen erreguei,
itxaroten zauden umeari eta aldi berriari.
Maria erakutsi iezaguzu entzuten.

Maria,
zure eskuak zabalik,
eskuzabaltasunez emateko,
ordezkorik gabe laguntzeko,
laztan eta samurtasunez beterik.
Maria erakutsi iezaguzu zure antzera zerbitzatzen.

Maria,
zure begiak beti irekita
betetzen zaituen Jainkoaren argitara,
sufritzen dagoenaren beharrizan isilei,
Jainkoa zain dagoen tokira begira.
Maria erakutsi iezaguzu zure antzera begiratzen.

Maria,
zure bihotza pare-parean zabalik
Espirituaren egonleku egina,
behartsuen erreguei beti adi,
bizi-norabidea galdu duenari zabalik.
Maria, ireki gure bihotza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue