#
#

Otoitzen: "ABBA - AITA"


Zure erara #
#
#

Jauna, historiaren egunsentian
zure mahastirako langile bila irten zenduan.
Eta herriko plaza hustu egin zenduan
guztiei lana eta bizitza eskainiz,
-soldata, duintasuna eta zuzentasuna-.

Goiz erdian irten zenduan,
baita eguerdian
eta arratsaldeko lehen orduan ere
alde batetik bestera begiratu zenduan.

Eguzkia sartzen egoala ere irten zenduan,
eta beste inork kontratatu gabekoak
zure mahastira eroan zenituen;
tripa jaten zeunden
zure soroan hainbeste lan ikusita,
lana nahi zuten hainbeste langabeko ikusita,
-soldata, duintasuna eta zuzentasuna-
eta egun guztian ezerezean egotean.

Ilunabarrean zure hitza bete zenduan.
zure bihotzak eta beharrizanak eskatzen zuten arabera,
guztiei soldata duina eta zuzena eman zenien.
Lehenengoak ez zuten uste
euren eskuak bete ikusterik;
batzuk marmarrean hasi arren,
zure joko ebanjelikoa jarraitu zenduan.

Jauna, izan zaitez betikoa,
zuzena eta esku zabala,
bihozbera eta errukian aberatsa,
aurre iritzien eta ezberdintasunen aurkaria,
zure dohainekin emankor.
Eskerrik asko, lana eta bizitza,
duintasuna eta zuzentasuna ematearren
zure erara... ez nirera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue