#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Entzuten gaude, Jauna #
#
#

Hemen gaude zure ondoan,
zure ahotsa gure bihotzean entzun nahian.

Ireki gure burua zure Hitza entzuteko.
Ireki gure bihotza ere,
zure Hitzak eragina izan dezan gugan.
Ireki gure esku eta oinak,
martxan jarri daitezen.

Zure Hitza argi izan daitela
nire bidean, gure bidean.
Iluntze honetan,
elkarrekin Zu entzun zaiguzala.

Beldurra ematen digu entzuteak
eta horregatik hitz egiten dugu etengabe.
Ez gera seguru sentitzen
zuk eskaintzen diguzun
bizitzarako proposamenean.

Baina elkarrekin diotsugu,
ziurtasunik ezak eta beldurrak izan arren,
prest gaudela zuri kasu egiteko.
Zurekin eta Zu bezala bizi nahi dugu.

Irakatsi iezaguzu bizitzara begiratzen...
eta ez dezagula beste aldera begiratu,
gertatzen denaren berri emateko gauza izan gaitezela,
gure anai-arrebek bizitzeko zer duten ikusi dezagula.

Zure maitasunezko begiradak
bizitzari maitasunez, ardura
eta prestasunezko begiez begiratzera bultza gaitzala.
Jarri gure begietan
itxaropenezko,
samurtasunezko eta konpromisozko begirada.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue