#
#

Otoitzen: "ESKAINTZA"


Hemen nauzu #
#
#

Aita-Ama, hemen nauzu
zure etxean bizitzen ikasten
eta zure mezua
nire barrura sartzen uzten.
Kontatu egizu nirekin.

Ez naiz gauza handia,
ez dut asko balio,
ez daukat askorik.
Zure zerbitzari soil bat nauzu.
Aita-Ama, hemen nauzu.

Zure etxean bizitzen ikasi nahi dut.
Gehitu egizu nire sinesmena,
oso ahula da eta;
eta nire guztienganako maitasuna,
traketsa izaten jarraitzen duelako;
eta nire itxaropen ahula,
hainbeste agintzariekin...,
zaindu, zuzendu eta goratu.
Aita-Ama, hemen nauzu.

Zure mezuak ukitu nazala nahi dut,
nire lurra prestatu,
eta anaitasunerako duzun egitasmoa
nigan erein,
txikienganako errespetua,
mindua izan arren barkamena,
zure doaneko zerbitzua..

Aita-Ama, hemen nauzu.
Eztandak eta isiltasunak,
ahanzturak eta isileko borrokak baleude ere
kontatu nirekin.

Zerbitzuaren pozean sinesten dut.
Txikitasunaren handitasunean sinesten dut.
Egiteekin besteak duintzen duenengan sinesten dut.
Fedearen indarrean sinesten dut,
doan eta ordezko gabea delako.
Zugan sinesten dut,
eta pixka bat... nigan sinesten dut.

Aita-Ama, hemen nauzu.
Hemen nauzu... Aita-Ama,
Zuk irakasten didazun bezala
nire inguruan
zure mezua eta janaria zerbitzeko.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue