#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Nire bihotzak kantatzen du #
#
#

Jauna,
nire bihotza, eskerronez gainezka dago
zure dohain eta onespenak hainbat bait dira.
Bihotz eta ezpainen abestia ez litzateke nahiko izango
nire bizia zure zerbitzuan jarriko ez banu,
nire egiteek Zuri aitor egiteko.

Zuri eskerrak eta gorespena,
Zuk ezerezetik atera eta aukeratu nauzu,
zure maitasun eta aurpegiaz zoriontsu egin nauzu.
Ez zaitut ondo ezagutzen,
nire beharrizanak ere ez ditut ezagutzen.
Baina Zuk, Aita, osorik ezagutzen gaituzu.

Zuk maite nauzun beste, ezin maite neure burua.
Zuk Jauna, bihotz bakarraz sortu nauzu,
Zuretzat izan nadin, Zuretzat bakarrik.

Jauna, zure aurrean egotea,
izan litekeen gauzarik atseginena da.
Une honetan, zure aurrean aurkitzen naiz.

Nahi duzunean eta nahi duzun eran, onar nazazu.
Egizu nirekin Zeuk nahi duzuna.
Zu nirea zara eta ni Zurea naiz.
Hauts apur batez, zure antzeko egin nauzu
eta zure seme-alaba.

Aintza, gorapen eta ospe Zuri
gizaldi eta gizaldietan.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue