#
#

Otoitzen: "ERREGUAK"


Bedeinkatu, Jauna #
#
#

Bedeinkatu, Jauna, nire eskuak
finak izan daitezen,
besteenak estutu barik hartzen jakin dezaten,
neurtu barik ematen ikasi dezaten,
eta lasaitzeko eta bedeinkatzeko indarra izan dezaten.

Bedeinkatu, Jauna, nire begiak
premia ikusten jakin dezaten,
eta inor lausotzen ez duana ez dezaten ahaztu;
nire ikuskerak,
aurrez-aurre ikusten dena baino sakonago begiratuz,
besteak zoriontsu egin ditzala.

Bedeinkatu, Jauna, nire belarriak
zure ahotsa entzuten jakin dezaten,
eta nahigabetuen deiadarra sentidu;
zarata eta berba hutsen aurrean gortu daitezen,
baina entzuna eta ulertua izatea
eskatzen dituenen ahotsak entzun
naiz eta horrek nire erosotasunetik atera.

Bedeinkatu, Jauna, nire ahoa
zure testigantza eman dagian
eta inoren kalterako ez dagian ezer esan;
hitz gozoak esan ditzala
ez dagiala inor saldu
eta irribarrea sortu dagiala.

Bedeinkatu, Jauna, nire bihotza
zure Espirituaren egonleku bizia izan dadin
eta babesa eta berotasuna eman;
ulertzeko eta barkatzeko beti prest egon dadila
eta nahigabea eta poza
maitasun handiz elkar banatzen ikasi.

Ene Jainko, zurea nauzu
nazan guztia,
dudan guztia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue