#
#

Otoitzen: "MARIA, MIRABE ETA ERROMESA"


Maria gurutzearen ondoan #
#
#

Gizaki guztien Ama,
giza oinazea onartzen dakian emakumea,
Gurutzearen ondoan Ama
baita gizarte osoaren ezbeharretan ere.

Auschwitzera joan zirenen ondoan zeunden,
eta gure gizarteko zuzengabekeri egoeratan,
han zaude zu.

Euren seme-alabak hainbeste porrot jasan
eta droga edo alkoholarekin hiltzen diren
ama askoren bihotzak arintzen dituzu.

Oinazean aurkitzen diren
eta baztertuak eta esplotatuak diren emakumeekin
sufritzen duzu.

Askatasun ezagatik apurtuta daudenengan bizi zara;
hirietako kanpoaldean bizi direnekin bizi zara.

Maria,
Gurutzearen ondoan, zure Semearengandik,
guztiok seme-alaba bezala hartzeko enkargua hartu zenuena;
lagundu iezaguzu,
Jainkoak Gizateriari dion samurtasunaren
ezaugarri izaten.

Nazaretetik Kalbariora
zure sinesmen erromes aldian bat eginez
egin gura dugu gure ibilbidea,
Kristo Gurutziltzatuaren
ikasleen arteko batasuna zainduz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue