#
#

Otoitzen: "JAINKOAREN HITZA"


Zure Hitza deia da #
#
#

Jauna, bizia maite dut. Bizi nahi dut.
Bizia bilatzen dut eta ez dut azertatzen.
Lo-zorroan dagoen nire bihotza
esnatuko duan hitz berria bilatzen dut.
Ibiltaria zaran horrek, egin nirekin bidea,
eta berotu nire bihotza hitz ederrez.

Jesus Jauna, zure Hitza, bila jarraitzeko da.
Zure Hitza bizitza da, eta isioturik dagoen zerbaiten argia.
Zure Hitza, bat-batean agertzen zaigun Norbait dugu.
Zure Hitza gizon bat ume bihurtzen duan Hori da.
Zure Hitza, sareetan entzundako deia da.
Zure Hitza, lokartua esnatzen duan bizia da.
Zure Hitza, zuzengabekeria salatzen duan indarra da.
Zure Hitza, lortu bako utopiaren iragarpena da.
Zure Hitza, amaigabeko bizia da. Ekintza salbatzailea.
Zure Hitza, garia ereiten duan baserritarren eskua da.

Hemen nago, Jauna,
lurra prest eta bihotza fruituen egarri.
Hemen nago, zure haziak esku artean hartuz,
apaltasunez noiz loratuko;
bakearen eta onaren,
itxaropenaren, ulerkortasunaren
eta laztanaren tresna izan nahirik.

Hemen nago, Jauna
etsai asko ditut inguruan.
Zure Hitzaren lur emankorra izan nahi dut
eta itxaroten diren fruituak eman.

Jauna, esnatu nire sinesmena,
bizkortu nire pausuak,
eta minduta bizi diren gizakiekin
bat egitera eraman nazazu.
Jauna, esnatu nire itxaropena.
Indar barik sentitu arren,
egunero aurrera egin nahi dut.
Argiaren Jauna, bizkortu nire barruko on gurea
bihotz oneko samariarra izan nadin.

Zure Hitza, proiektu bihurtu nahi dut;
Zu, pertsona bezala eta zure bizi proiektua,
nire bidea izan dadila.
Nire bizitzaren nondik norakoa onartuz
Aita-Amaren nahia bilatu nahi dut.

Entzuteko gai den Israel berri bat izan nahi dut,
eta zure maitasun barik,
nire bizitza zentzun bako bizitza dela konturatuz,
oreinak iturria bilatzen duan bezala
nire egarria aseko duan Horren bila jarraitu dagidala.

Goiz-argiaren Jauna, maite nahi zaitut,
bihotz osoz maitatu;
olatuak hondartza laztantzen duen antzera,
zure urak eroan eta ekarri nazatela.

Goiz-argiaren Jauna, maite nahi zaitut,
arima osoz maitatu;
nire indar osoz maitatu;
ZERBITZUAREN indarrari bakarrik kasu eginez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue