#
#

Otoitzen: "ESKAINTZA"


Ilunabarrean #
#
#

Jauna, lanetik nekatuta nator,
borrokatzeaz nekatuta,
baita nire egiteaz ere.

Zure besoaren indarra behar dut, Jauna,
gozatu egizu nire bideko neke hau.
Eta irabaziak urriak izan diren tokian,
zure graziari esker
betirako fruitu ugari izan ditzagula.

Isiltasun eta bake une gozo honen zain,
eguneroko bidea egiten dut,
zuri zerbait esateko, Jauna,
zuri entzuteko
eta zugan konfiantza jarriaz,
nire ardurak eta pozak agertu.

Ilunabarrean, zure ondoan,
berriro ere bake giroan,
eta zure seme-alaba eta nire anai-arreba diren
gizaki guztiekin bat eginik,
lana, atsedena eta maitasuna eskaintzen dizut.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue