#
#

Otoitzen: "ESKERRAK EMATEA"


Jesus #
#
#

Eskerrak ematen dizkizugu Aita-Ama,
Jesus zure Seme maiteagatik,
bere bitartez ezagutu zaitugu,
beragandik ikasi dugu bizitzen,
beragandik itxaropena izaten,
beragandik anai-arreba lez bizitzen.

Eskerrak ematen dizkizugu
urte asko direlako ezagutzen dugula,
maite dugula eta jarraitzen diogula.

Eskerrak ematen dizkizugu
guretzat biderako argia delako,
lanerako janaria, etorkizunerako itxaropena.

Eskerrak ematen dizkizugu
zure Espirituaren indarrak
Artzain, Hazia, Ura, Sua, Ogia egin zuelako.
Eskerrak ematen dizkizugu
zure Espirituaren indarrak
pobre, apal, baliotsu, errukior egin zuelako.

Eskerrak ematen dizkizugu
Berari esker gure lurreko bizia aldatu
eta seme-alaba egiten garelako,
zure Erreinuan langile gara,
eta itxaroten eta barkatzen ikasi dugulako.

Eskerrak ematen dizkizugu Aita-Ama,
Jesukristo, zure Seme, gure Jaunaren bitartez.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue