#
#

Otoitzen: "KONFIANTZA"


Bizia maite duzu #
#
#

Jauna, Zuk bizia maite duzu,
eta zutik nahi gaituzu;
bizia maite duzu, eta berpiztuaz,
heriotzaren kateak hautsi dituzu;
gizakiaren bihotzarentzat
betiko biziaren hitzak dituzu,
eta indarrez ibiltzeko
biziaren Ogia eman diguzu.

Biziaren Jauna:
nire izatearen bihotzetik bizi nahi dut.

Biziaren Jauna:
hasi nahi dut, gainditu, bidea zabaldu.

Biziaren Jauna, zoriontsu izan nahi dut
eta gizaki izatearen duintasuna zaindu.

Biziaren Jauna:
Maitasuna zarelako,
nire bizitza Zugan sustraitu nahi dut.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue